Orri honetan irakur ditzakezu Igo Eraikin Projects-ek webgunean eskura jartzen dizkizun edukien eta zerbitzuen baldintzak, zuk bertan sartzeagatik onartzen dituzunak. Webgunearen erabilera-baldintzak dira:
Gure enpresaren identifikazioa:
IGO Eraikin Projects
Zerrajera Kalea, 5
20500 ARRASATE (Gipuzkoa)
Baldintza hauen onarpena
Webgune honetara sartzeak erabilera-baldintza orokorrak ezagutzen, ulertzen eta onartzen dituzula esan nahi du, sartu zaren unean existitzen den bertsioan. Une bakoitzean indarrean dauden legeen arabera baldintzak aldatu egin daitezkeenez, webgune honetara sartzen zaren bakoitzean berriz irakurtzea aholkatzen dizugu, baita gure pribatutasun-politika ere.
Webgunearen xedea. Erantzukizunak baztertzea
Webgune honen bidez, eskaintzen edo merkaturatzen ditugun zerbitzu eta/edo produktuei buruzko informazioa ematen dugu. Informazio hori erabiltzaileak ikus dezakeen moduan eskaintzen da, eta Igo Eraikin Projects-ek ez du onartzen erantzukizunik puntu hauek sor ditzaketen kalteengatik:
- Eskainitako zerbitzuen eta/edo produktuei buruzko informaziorik eza, zehaztasunik eza, eguneratzerik eza edo akatsak webgune honetako eduki guztietara edo batzuetara iristeko sarbidean, edota hemendik beste webgune batzuetara iristeko sarbideetan ere.
- Webgune honen eta hemendik sarbidea duten beste webgune batzuen erabilerak ordenagailuan sor ditzakeen kalteak edo informazio-galerak.
Bestalde, deskribatutako makinarian aldaketak aldez aurretik abisatu gabe egiteko aukera gordetzen du Igo Eraikin Projects-ek.
Webgunearen erabilera
Webgune honetara sartzearen erantzukizun osoa eta bakarra zeurea da, eta horrela onartzen duzu borondatez eta espresuki gunean sartzean. Halaber, webgunean dagoen eduki bat bera ere ez erabiltzea onartzen duzu, legez kanpokoak diren helburuetarako edo ordena publikoaren, moralaren eta guztiok onartutako ohitura onen kontra doazen helburuetarako. Bereziki, eta horrek orain arte esandakoari mugak jartzea ekarri gabe, konpromisoa hartzen duzu webgunean erakutsitako edukiak ez jasotzeko, birproduzitzeko edo banatzeko, ez bada erabilera pertsonalerako eta, betiere, irabazirik gabe.
Jabetza intelektualaren eskubideak
Webgunean agertzen diren edozein motako markak, izen komertzialak edo ikur bereizgarriak Igo Eraikin Projects-arenak edo hirugarren batenak dira, eta webgunean sartzeak ez dizu inolako eskubiderik ematen marka, izen komertzial eta/edo ikur bereizgarri horien gainean. Era berean, edukiak gure enpresaren edo hirugarrengoen jabetza intelektuala dira, eta horiengan egon daitekeen ustiapen-eskubide bat bera ere ez dago zure esku.
Aplikatzekoa zaion legeria
Erabilera-baldintza hauek Espainiako legeriak arautzen ditu. Erabilera-baldintza hauek arautzen dituzten zerbitzuak eskaintzearen ondorioz sor daitekeen edozein eztabaida dela-eta, Igo Eraikin Projects eta erabiltzailea Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegien eta Auzitegien menpe geratzen dira.