Pribatasun politika

Igo Eraikin Projects-en jakitun gara zure pribatutasunak zuretzat duen garrantziaz. Horregatik, eskatu diguzun informazioa, produktuak edo zerbitzuak helarazteko benetan beharrezkoa denean soilik eskatuko dizugu datu pertsonalen bat –izena, telefonoa edo e-posta–, edo zurekin harremanetan jarri nahi dugunean. Kasu horretan, datu horiek gordeko ditugula jakinaraziko dizugu zuk haiek bidali aurretik, bai eta zertarako behar ditugun ere.

Ematen dizkiguzun datu pertsonalak fitxategi baten edo gehiagotan bil ditzakegu, horien erabilera automatizatua egin ahal izateko eta, ondorioz, gure zerbitzuak azkarrago eskaintzeko. Datu-motaren arabera, Datuen Babeserako Agentziaren araberako babes-maila izango dute fitxategiek.

Uneren batean datu pertsonalak eman badizkiguzu, nahi duzunean erabil ditzakezu datu horien kontra egiteko, datuetara sartzeko, zuzentzeko edo ezeztatzeko eskubideak, Datuen Babeserako Legeak jasotzen dituenak, helbide hauetara e-posta bat edo eskutitza bat bidaliz:

IGO Eraikin Projects
Zerrajera Kalea, 5
20500 ARRASATE (Gipuzkoa)

Datuak beste enpresa batzuei uztea

Eskatu diguzun informazioa, produktuak edo zerbitzua hornitu ahal izateko beste enpresa batengana jo beharko bagenu (Postetxera edo mezularitza- zein garraio-enpresa batera, esaterako), funtzio hori betetzeko beharrezkoa zaien informazioa soilik emango zaie eta debekatu egiten zaie informazio hori beste helburu batekin erabiltzea.

Ordenagailuaren identifikazioa. Cookieak.

Webguneak ondo funtziona dezan, batzuetan beharrezkoa da gunean sartu nahi duen ordenagailuari buruzko informazio jasotzea edo identifikatzea. Esate baterako, guneak jasotzen dituen bisitak kontatzeko, pertsona bakoitzak erabiltzen duen nabigatzailea zein den jakiteko edo webgunean sartzen den bakoitzean erabili nahi duen hizkuntza aukeratu beharrik ez izateko. Identifikazio horrek ez digu, inondik ere, zuri buruzko informazio pertsonalik ematen, ezta zure ordenagailuaren edukiari buruzkorik ere.

Identifikazio hori egiteko, “cookieak” izeneko testu-fitxategi batzuk erabiltzen dira normalki, zure ordenagailuan denbora batez biltzen direnak. Ez dute kalterik egiten, eta oso tamaina txikia dute. Webguneak, sartzen zaren bakoitzean, automatikoki kontsultatzen ditu “cookie” horiek eta, horri esker, aurretik aukeratutako hizkuntzan erakutsiko dizu edukia, aurretik egindako aukeraketaren araberako edukiak azalduko dizkizu, gordetako eremuetan sartzen utziko dizu edo aukeratutako produktuak biltzen utziko dizu, betiere “gurditxoa” edo “saskia” izeneko erosketa-sistema badu, beste funtzio askoren artean. Interneteko zure nabigatzailea konfigura dezakezu cookieak ez onartzeko, baina kasu horretan baliteke webguneak eskaintzen dituen funtzio guztiak ezin erabili izatea.

Adierazpen honen eguneratzea

Baliteke uneren batean aldaketa bat egin behar izatea gure pribatutasun-politikan, unean-unean indarrean dauden legeetara egokitzeko. Horregatik, orri honetara sartzea eta erabilera-baldintzak irakurtzea aholkatzen dizugu Igo Eraikin Projects enpresaren webgunera sartzen zaren bakoitzean.