Aurkezpena

IGO ERAIKIN PROJECTS eraikin zaharretan igogailuak instalatzen eta eraikin eta etxebizitzak birgaitzen espezializatuta dagoen enpresa bat da.

IGO ERAIKIN PROJECTS enpresaren helburua da eraikinetan oztopo arkitektonikoak kentzea eta fisikoki mugatuta dauden pertsonei bizimodua errazagoa egitea. Horretarako, esperientzia eta ibilbide luzea du birgaitze lanen sektorean.

IGO ERAIKIN PROJECTS enpresaren zeregin nagusia da “gure azken bezeroen segurtasuna, erosotasuna eta irisgarritasuna areagotzea, horien instalazioen kudeaketa integrala eskainita”.

Soluzio berritzaileenak eta tradizionalenak konbinatzen ditugu kasu bakoitzerako soluzio optimoa eman ahal izateko, gure bezeroen eskakizunetara egokitzen den kalitate-prezio erlazioa aintzat hartuta eta “igogailuak neurrira instalatzeko lanak” eginda, eskailera, fatxada edo patio mota guztietan, gaur egun duten espaziora moldatzeko.