Aurretiazko azterketak batere kosturik gabe

Aurretiaz egin beharreko azterketak proiektu batera hurbiltzeko aldez aurretiko fasea dira.

Bezeroak bere proiektua garatzeko gurekin harremanetan jartzea erabaki bezain laster, obra egingo den lekua aztertzen dugu (lekuaren baldintzak, araudiak, etab.), hori ezinbestekoa baita bezeroak adierazitako aurreikuspen eta premiak betetzeko ahalik eta proposamenik hoberena egin ahal izateko.

Azterketak ez du bezeroarentzat inolako kosturik izango, eta premien azterketa teknikoa eta gutxi gorabeherako kostu ekonomikoaren kalkulua hartuko ditu bere baitan, bezeroari azken erabakia hartzen laguntzeko.