Obra osagarria

Igogailu bat instalatzen denean oso ohikoa da, estetika kontuak edo funtzionamenduari lotutako kontuak direla-eta, beste lan osagarriren bat egin behar izatea.

Igogailuen instalazioen ia %100etan beharrezkoa izaten da obra osagarriak egitea. Hormetan konponketa txikiak egitea izan daiteke, hori baino ez, baina gerta daiteke, halaber, egitura konplexuak egin behar izatea, eraikinari itxura dotorea emateko eta eraikinaren estetika hobetzeko.

Funtzionamendu optimoa eta estetika

IGO ERAIKIN PROJECTS enpresan gure bezeroen premia eta eskariei erantzuteaz arduratzen gara, birgaitze lanekin eta igogailuaren instalazioarekin funtzionamendu optimoa eta harmonia estetikoa bermatuta egon daitezen.